ARATUSTEAK

Martxoaren lehenengo  astean,  aratusteak, emakumeen eguna eta Ikastola eguna ospatu izan genuen.  Aste potoloa benetan!!

Astelehenan, hain zuzen, bakoitza bere gustuko mozorroa jantzita etorri  ginelez, bazkaria ere amantal barik jan genuen.

Martitzenan, kalejira egin baino lehenago barazki eta frutaz osatutako gosaria dastatu genuen. Egun horretan ere, emakumeen eguna ospatzeko egindako idunekoak eraman genituen.

Aurtengo kalejiran  gurekin egon zareten gurasoei eskerrak eman gura dizuegu  eta baita animatu ere datorren urtean aurten baino gehiago izateko .

Azkenik, eta jaialdi astea amaitutzat emateko, gela biak elkartu ginen merendola bat eginez.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

JATETXE PROIEKTUA

Astean behin gure gela jantoki bihurtzen da eta gelan dauden taldeek rol ezberdinak betetzen dituzte.

Sukaldariak, bezeroak eta zerbitzarien erropak jantzi bezain pronto, talde bakoitzak tokatu zaion pertsonaia eta eginkizunak aurrera burutu behar ditu.

Proiektu honetan, jolastuz gain,  lan kooperatiboa bultzatzen dugu (adostu, onartu, idatzi eskaerak, ordaindu bazkariak eta garbitu jantokia) besteen laguntza barik ezineskoa izango bailitzateke.

ONGI ETORRI GURE JATETXERA!!!

This slideshow requires JavaScript.

 

 

 

 

 

 

 

DANOK GARA BAT

Sarri gela biak batzen  gara  eta egunean zehar gure gelan arteko ateak zabalik daude.  Jolastu, ikasi eta esperimentatu danok elkarrekin, elkarrengandik ikasi gure harteko hartuemonak sendotuz.

Handienek pozik laguntzen dituzte gazteenak eta gazteenak loriatzen dira handien arretarekin.

Hor doatzuez ekintza pare bat eta argazkiak!!!

This slideshow requires JavaScript.

 

 

GURE KIDEEN ANTZERKIA!!!

HH5eko gelakoek Makilakixki antzerkia ikustera gonbidatu zintuztegun.

Hurrengo egunean, bakoitzak bere gonbidapenarekin sartu ginen haien antzezlana ikustera. Danok gustora eta adi egon ginen eta antzezleek txalo zaparrada jaso zuten.

Amaitu eta gero, maile ezberdinetako ikasleak elkartu ginen laranja ura eta gailetak jatera.  Hurrengoan, guri tokatuko zaigu !!!

This slideshow requires JavaScript.

 

GURE GORPUTZA NOLAKO DEN?

Gure gorputza, kanpotik eta barrutik, zelakoa den aztertu dugu.

Josala eta mugimenduaren bidez,  norberaren gorputza eta taldekideen gorputza hobeto ezagutu dugu.

Gai lantzeko etxetik ekarritako materialaz baliatu gara.

Asko hasi garelako eskumetroaren bidez altuera neurtu eta pisua hartu dugu.

Gaia amaitu barik egon arren, hainbat ekintza egin ditugu.

Hala ere eta zertan ari garen irrikitan egongo zaretenez, horra hor argazki batzuk!!!

This slideshow requires JavaScript.

Zentzumenak lantzen!!!

This slideshow requires JavaScript.

GABON ZORIONTSUAK

Gabonak baino aste bi arinago hasi ginen ospakizuna prestatzen. Lan pilo bat izan arren (gelaren apainketa, esku lantxoak , olentzeroren eskutitza marraztu, gabon kanteen entseguak…) gustora eta ilusioz beterik  Olentzero eta Mari Domingui ailegatzeko falta ziren egunak egunero zenbatzen genbilen.

 

Abenduaren 21ean Olentzero eta Mari Domingui Ikastolara etorri ziren.  Ikastolara sartu orduko, gabon kanten soinuaz bete dugu idazkaritza.  HH0-6 zikloko umeek harrera aparta egin genien.

Hau poza hau! kanta ostean gure gelara heldu ginenean, eurek utzitako opariak aurkitu genituen. Poza, urdiratasuna eta harridura nabarmenduak izan ziren.

Gabon ospakizuna amaitzeko eta indarrak berrezkuratzeko, taloa txistorrarekin goxo-goxo jan genuen.

Benetan aurtengo gabon ospakizuna ederra izan dela!!

This slideshow requires JavaScript.

Besarkada handi bat eta gabon oporrak gozatu familien artean.

HEZKIDETZAN HEZI, BERDINATASUNEAN HAZI.

Lehenengo ostiralean, arazoak 23, andrazkoenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatu genuen.

“Daniela Pirata” ipuina  erabiliz, mutilak zein neskak piratak izan gara.

Ondoren, hh4 eta hh5eko haurrak  egun ederra pasa genuen pirataren  ginkanan.

Begiratu gure herriko piratak!!!

This slideshow requires JavaScript.

 

This slideshow requires JavaScript.

 

This slideshow requires JavaScript.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Ahobizi txapak soinetik kendu aurretik, Euskaraldiari azkenengo astindua eman eta abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko dugu, hainbat ekintza eginez.

Gaur amaitzen da Euskaraldia baina ez ahobizi izatea. Urteko 365 egunetan gure jardueretan, jolasean, lagun artean, ikastean, aisialdean…ahobizi izaten jarraituko dugu.

 

HOSTOAK FIRIN FARAN

Udazkena, naturarekin esperimentatzeko sasoi ederrena da.

Hosto ezberdinek jaso, sailkatu eta  margoztu ondoren matematika kontzeptuak landu ditugu: neurriak, segidak, zenbakuntzak..

Ipuin txokoan ere, denon artena hostoen bilduma osotu dugu.

Gure esku lanetarako, Talara joan ginen hostoak batzera eta guk ekarritako fruitu lehor denekin izugarrizko merendola egin genuen.

Mile esker gure sukaldari Aitorreri,  berak erretako gaztainak guk gustora jan genituelako.

Azkenik eta gure gaia borobiltzeko, gela bien artean  inurritegi erraldoi bat eraiki dugu.

This slideshow requires JavaScript.

 

 

 

 

Create a free website or blog at WordPress.com.

Up ↑